Eskaera administratiboak bi orrialde ezberdinetan aurkezten dira, laburpen orrian, eta xehetasunen orrian. Laburpen orrian, zerrendan sartzeko edo zerrenda uzteko onartu gabe dauden eskaerak agertzen dira; baita zuk noiz onartu zain atxikita dauden mezuak, harpidearen helbidearen arabera sailkatuta. Xehetasunen orrialdean, atxikita dauden mezuei buruzko argibide gehiago daude: mezuen goiburuak eta mezu bakoitzaren laburpen txiki bat.
Batean zein bestean akzio hauek egin daitezke:
Atxikitako mezuen kasuan, gunearen adiministratzailearentzat kopia bat gorde nahi baduzu, aktibatu Gorde aukera. Aukera hau erabiligarria izan daiteke, adibidez, onartu ez dituzun mezu iraingarrien kasuan; horrela, badaezpada, hurrengo baterako kontsultagai izan dezakezu mezu hori.
Mezua zerrendakide ez den norbaiti bidali nahi badiozu, aktibatu Bidali aukera, eta bete helbidea. Atxikitako mezu bat zerrendara bidali aurretik editatu egin nahi baduzu, lehenengo mezua zure buruari birbidali (edo zerrenda jabeari), eta mezu orijinala ezabatu. Ondoren, mezua zure gutunontzian agertzen denean, egin itzazu aldaketak eta mezua zerrendara birbidali ezazu. Goian, Onartuta: goiburuaren baliotzat idatzi ezazu zerrendako pasahitza. Horrelakoetan egokia izan daiteke testu sarreran azaltzea jatorrizko mezua moldatu egin duzula.
Bidaltzailea harpide moderatua bada, nahi baduzu moderazio bandera kendu egin dezakezu. Aukera hori erabilgarria izan daiteke, esate baterako, zerrendakide berriak denboraldi batez bakarrik moderatu nahi direnean. Behin denbora tarte hori igaro ondoren, eta zerrendakidea fidagarria dela ikusten denean, ez dago bere mezuak moderatu beharrik.
Mezua bidali duena ez bada zerrendakide, bidaltzaileen iragazkian erantsi dezakezu bere izena. Bidaltzaileen iragazkien berri bidaltzaileen iragazkien pribazitate orrian duzu. Horrelakoak izan daitezke: automatikoki onartu (Onartu), automatikoki atxiki (Atxiki), automatikoki ez onartu (Ez onartu), edo automatikoki baztertu (Baztertu). Aukera hau ezingo da erabili helbidea honezkero bidaltzaileen iragazkian baldin badago.
Amaitu duzunean, klikatu orriaren gaineko aldean dagoen Datu Guztiak Bidali botoia. Horren bidez, hartu dituzun erabaki guztiak onartuko dituzu.